Arte budista

Budaren irudikapena Gandharako arte greko-budistan, I. mendekoa.
Buda Borobudurren.
Budaren oinatza, Gandharan dagoen I. mendeko eskultura. Siddharta sinboloaren bidez adierazten da.

Arte budistak Indiako azpikontinentean du jatorria, egungo India, Bangladesh, Bhutan, Nepal eta Pakistan. Arte mota hau Siddhartha Gautamaren (Buda historikoa) bizitzaren ondorengo mendeetan sortu zen, K. a. VI. eta V. mendeen artean. Beste kultura batzuekiko harremanari esker, geroago Asia osoan eta munduan zehar hedatzea lortu zuen. Ikuspegi estetikotik, budismoa antzinako Indiako arte-adierazpenik garrantzitsuena da, eta pieza budista ugari daude herrialdeko museoetan. Arte budista santutzat jotzen diren lekuetan ere islatzen da ondoen, hala nola Bodhgaya, Sarnath — Budak bere sermoia predikatzen zuen lekua —, Lumbini, etab. Halaber, garrantzitsuak dira erromesaldiko monasterioak, horien artean aipagarrienak Ajanta, Amaravati, Sanchi, Ellora, Anuradhapura eta abar. Sanchiren Estupa Handia monumentu budistarik onenetariko bat da.[1]

Lehen etapa bat, preikonikoa deitua, K.a. I. mendea baino lehen kokatzen da. Garai horretan Siddhartha Gautamaren zuzeneko irudikapenetara ez jotzea da bere ezaugarria. Hurrengo etapak, ikonikoak, Budaren giza irudia eta iraganeko, etorkizuneko eta beste unibertso batzuetako budak ditu bere artelanen sinbolo nagusi.

Ordutik, arte budista dibertsifikatu eta eboluzionatu egin zen, bereziki jarraitzaileak elkartzen hasi zen eskualde berrietara egokitzeko. Ekialderantz eta iparralderantz hedatu zen Asia Erdialdean zehar, ondoren iparraldeko arte budista bezala sailkatua izan zena eratzeko; horren aldean, Asiako hego-ekialdean sortuko zen hegoaldeko arte budista. Indian, arte budista loratu egin zen eta arte hinduaren garapenean eragina izatera ere iritsi zen, budismoa X. mende inguruan, hinduismoaren eta islamaren hedapenarekin ia desagertu zen arte.[2]

  1. https://buddhistartnews.wordpress.com/what-is-buddhist-art/
  2. T. Richard Blurton (1994), Hindu Art, Harvard University Press, ISBN 978-0674391895, 113–116, 160–162, 191–192 or.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search